Urriaren 8ko ezohiko plenoa
Atzo (urriak 8, osteguna) ezohiko plenoa izan zen Zumaiako udaletxean. Gai bakarra zegoen eguneko aztergaian, frontoiaren auziarekin zerikusia zuena. Hauxe izan zen gaia eztabaidatu ondorengo bozketaren emaitza.
1- Hirigintza. Ardantzabide: ordainean ematearen onarpena gauzatu zen aldeko zortzi botorekin (3 Talde Mistoa, 2 EB-Aralar, 2 EA eta bat PSE-EE). Beste hiru abstenitu egin ziren (PNV).
Pleno amaieran urgentziazko mozioa aurkeztu zuen udal gobernuak. Blog batean udal-teknikariei zuzendutako irainak arbuiatu eta langileei babesa eskaini zien mozioak. Balio juridikorik ez zuen arren, aho batez babestu eta onartu zen mozioa.



