Urtarrilaren 17tik 28ra izango da Haurreskoletan izena emateko epea
Martxoaren 1ean hasiko dira haurrak eskolara.
Herriko Arrangoletako Haurreskolan eta Eskola Txikia Haurreskolan izena emateko epea irekiko da urtarrilean. Epealdi hori urtarrilaren 17tik 28ra izango da. Egun horietan aurkeztu beharko dira haurrak apuntatzeko eskariak.
Honakoa izango da izen ematearen egutegia:
a) Eskariak entregatzea: urtarrilaren 17tik 28ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: otsailaren 15a
c) Behin-behineko zerrenden kontra erreklamazioak aurkeztea: otsailaren 16tik 18ra
d) Behin betiko zerrendak argitaratzea: otsailaren 24a
Haurren hasiera-data: martxoaren 1a.
Urtarrilaren 28a arte jaiotako haurrek eskaera aurkeztu beharko dute dagokien eran eta epean.
2011ko urtarrilaren 29tik otsailaren 9a bitartean jaiotako haurren eskaerak 2011ko otsailaren 10era arte aurkeztu daitezke. Haurra jaio ondoren egin beharko da hori, eta behin-behineko eta behin betiko zerrendetan kontuan hartuko dira.
2011ko otsailaren 10etik 21era bitartean jaiotako haurrek 2011ko otsailaren 22a arte aurkeztu ditzakete eskaerak. Haurra jaio ondoren egin behar da eskaera, eta ez dira epez kanpotzat hartuko, baizik eta behin betiko zerrendetara gehituko dira.



