Urtarrilaren 28ko ohiko plenoa
Atzo, urtarrilak 28, osteguna, ohiko plenoa izan zen Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak
1- Aho batez onartu ziren abenduaren 10eko eta abenduaren 30eko plenoetako aktak.
2- Aho batez onartu zen Zumaia Lantzen S.A.-ri epe motzerako mailegua ematea (PNV 4, Talde Mistoa 3, Aralar-Alternatiba 2, PSE-EE 2, EA 1, Pilar Etxabe 1).
3- Eskari eta galderetan, urgentziazko mozio bat aurkeztu zuten pertsonaleko kontu batekin. Mozioaren urgentzia bozkatu zuten lehendabizi (EAJ, Aralar-Alternatiba, Talde Mistoa, EA eta Pilar Etxabe alde eta PSE-EE kontra agertu zen). Urgentziaren bozketaren ondoren, eztabaidara pasa ziren eta aho batez onartu zuten mozioa plenoan zeudenek. PSE-EEko zinegotziak ordurako udalbatzarretik alde eginda zeuden, mozioaren berri aurrez ez zutela izan eta aurkeztu zitzaien akta euskaraz bakarrik zegoela argudiatuta. Pertsonaleko batzordeko arduradunaren arabera, mozioa aurreko egunean egin zen pertsonaleko batzordean aztertu zuten beste alderdi guztiek.
Udalbatzarretako aktak kontsultatzeko klikatu hemen.



