Urtarrilaren 8an zabalduko da Zumaiako haurreskoletan izena emateko epea
Matrikulazio epea zabalik egongo da hilaren 12a arte eta haurrek martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi ahal izango dute.
Urtea amaitzear dagoen honetan, Zumaiako haurreskolak, Arrangoleta eta Eskola Txikia, hain zuzen, jada datorrenean pentsatzen hasiak dira. Ildo horretan, urtarrilaren 8an zabalduko dute izen emate epea eta guraso interesdunek urtarrilaren 12ra arte izango dute matrikula egin ahal izateko. Haurrek, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko aukera izango dute.
Bi zentroen kasuan, erabiltzaileen beharretara egokitutako kalitatezko zerbitzuak bermatzen dira:
- Egokitzapen indibidualizatua eskaintzen da
- Mugimendu askean oinarrituta, haurraren erritmoa errespetatzen da
- Fardelak aldatzeko uneak, jatorduak eta lo egiteko uneak bereziki zaintzen dira
- Esperimentatzeko aukera eskaintzen da
- Gurasoekin harreman zuzena bermatzen da
- Kanpoko espazioaren erabilera anitza egiten da
Informazio gehiago jasotzeko interesa duen orok haurreskoletara dei dezake: 943 865345 Eskola txikia / 943 862292 Arrangoleta.



