Urtarrilaren 9ra bitartean eman ahal izango da izena memoria lantzeko tailerrean

2019/12/30
65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako tailerrak dira eta urriaz geroztik bi talde daude martxan. Hirugarren talde bat ere osatuko dute aldi honetarako, nahikoa izen emate badago.

Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta parte hartze aktiboa sustatuz. Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Urritik abendura egin ziren saioetan bi talde osatu ziren eta horietako talde batean hiru plaza huts daude. Aldi honetarako, urtarrilaren 13tik ekainaren  22ra bitarterako zehazki, hirugarren talde bat ere osatuko dute interesatu gehiago baldin badaude.

Astelehen arratsaldetan izango dira tailerrak: lehen taldea, 15:30etik 17:00etara; bigarren taldea, 17:10etik aurrera. Eskaeraren arabera hirugarren talde bat osatzen bada, orduan zehaztuko da ordutegia.

Saio bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du eta Gizarte Zentroko bigarren solairuan izango dira (Hogarrean).

Izen ematea

Interesa dutenek urtarrilaren 9a baino lehen eman beharko dute izena, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean (Brankan). Matrikulak 33 euro balio ditu. Eta esan bezala, taldeak izen emateen arabera osatuko dira.