Urtarrileko ohiko plenoko erabakiak

2014/01/31

Besteak beste, 2014ko aurrekontuak onartu ziren Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ eta PSE-EEk.

1. Ogasuna

1.1.  Proposamena:

2014 ekitaldirako aurrekontuak onartu ziren Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ eta PSE-EEk. 

1.2. Kirol patronatuaren 4. kreditu aldaketa jakinarazi zen.

 

2. Hirigintza

2.1. Irizpena:

07.HA. Ardantzabideko 7.1 eta 7.2 partzelatan 6 BOE esleipena gauzatzeko oinarri arautzaileak  onartu ziren aho batez. 

 

3. Ingurumena

3.1. Irizpena:

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza hasierako onarpena eman zitzaion aho batez

 

4. Proposamenak

4.1. EH-Bildu udal taldeak aurkeztako mozioa

Emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsari buruzkoa onartu egin zen PSE-EE, Aralar eta Bilduren aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin zen. 

 

4.2. EAJ-PNV udal taldeak aurkezturikoa

Haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legearen aldarazpenari buruzko mozioa ere onartu egin zen EAJ, PSE-EE eta Bilduren aldeko botoekin. Abstenitu egin zen aralar.