Urtarriletik aurrera hiru ikastaro Jabetze Eskolaren baitan
Urtarrilaren 13an abiatuko da Jabetze Eskolaren baitako lehen ikastaroa, 'Autoconocimiento para el cambio: autoestima y empoderamiento' ikastaroa izango da (gazteleraz), eta Pepa Bojo psikologoak emango du. Izena aurrez eman behar da Berdintasun Sailean edo Alondegian.
Zer da jabetzea?
“Jabetze” terminoa asko erabili izan da Hego eta Ertamerikan, bere jatorria Estatu Batuetan topatu behar badugu ere. Hitza ingeleseko “empowerment” terminotik dator.
Jabetzeak gure bizitzan autonomia izatea dakar, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfidantza izatea, bizitzan aukera ezberdinak egiteko ahalmena izatea eta gizarte eraldaketan parte hartzea.Emakume bat jabetuta dagoela esaten dugu ahalmen horiek bizi-indar bilakatzen direnean, pertsona horren izaera osatzen dutenean.
Aldaketa pertsonal eta kolektiboa dakarren prozesua litzateke, emakumeen eta gizonen arteko botere harremanen eraldaketa dakarrena. Prozesu hori gauzatzeko hainbat faktorek bat etorri behar dute: emakumeei maila pertsonalean gertatzen zaiguna ulertzea; errealitatea eta testuingurua antzematea; eskubideak ezagutzea; informazioa eta baliabideak eskura izatea; geure ahalmenak lantzea; autonomia, kontzientzia eta ahalmen kritikoa izatea.
Horregatik, jabetzea prozesu pertsonala da, norberari gertatzen zaion zerbait. Inork ezin du beste inor jabetu. Hala ere, erakundeek emakumeen eta emakume taldeen jabetze prozesuak sustatu ditzakete ditzakete. Horixe da Zumaiako Jabetze Eskolak duen asmoa.
Izena emateko: Berdintasun sailean, Alondegian, edo berdintasuna@zumaia.eus
AUTOCONOCIMIENTO PARA EL CAMBIO: AUTOESTIMA Y EMPODERAMIENTO
Formadora: Pepa Bojo Ballester, psicóloga.
Días: 13, 20, 27 enero y 3, 10, 17 marzo.
Horario: 18:00-20:00
Idioma: castellano
Dónde: Branka.
Matrícula: 10 euros.
Plazo para apuntarse: 18 diciembre al 12 enero.
Organizaremos seis sesiones para trabajar la autoestima y emoderamiento de las mujeres zumaiarras: definiciones de sexo y género; construcción de la identidad de género y las consecuencias que tiene en diferentes ámbitos: autoestima, salud, relaciones, autonomía, amor…
FEMINISMOAREN OINARRIAK FINKATUZ
Irakaslea: Emagin elkartea
Egunak: otsailak 5 eta 12
Ordutegia: 18.00-20:00
Hizkuntza: euskaraz
Non: Alondegian, moila gelan
Matrikula: DOAN
Izena emateko epea: otsailaren 4ra arte
- Sistema patriarkala. Zer da? Nola funtzionatzen du? Zein da gaur egun Euskal herrian duen adierazpena?
- Feminismoa. Zer da? Zein dira oinarri ideologiko nagusiak? Zein dira dauden tendentzia nagusiak?
- Mugimendu feministaren historia, munduan eta Euskal herrian. Antolakuntza ereduak eta borroka nagusiak
- Azterketa feministarako oinarriak
SENTITU, PENTSATU, EKIN ETA MUGITU FEMINISMOAN: AUTOESTIMUA ETA AHALDUNTZEA
Irakaslea: Emagin elkartea
Egunak: maiatzak 7, 14, 21 eta 28
Ordutegia: 18:00-21:00
Hizkuntza: euskaraz
Non: Alondegia, moila gelan
Matrikula: 10 euro
Izena emateko epea: maiatzaren 6ra arte
Sei saio egingo ditugu emakumeon autoestimua eta ahalduntzea lantzeko: feminismoak jendarte eraldaketari egindako ekarpen eta proposamenak ezagutzea, emakumeen arteko elkartasunaren garrantziaz jabearaztea, emakumeok, geure buruaren jabe garela ohartaraztea…
Erabiliko dugun metodologia dinamikoa izango da. Gorputzetik abiatuko gara, eta gure gorputzean islatzen denari erreparatuko diogu. Batetik, gorputzaren lanketarako zenbait dinamika planteatuko ditugu, eta bestaldetik, hausnarketarako baliagarriak egingo zaizkigun ariketak.



