Urte zahar gauean arduraz jokatzeko eskatu du Udalak

2017/12/29

Ohikoa da abenduaren 31ko gauean suziri, petardo edo antzekoak jaurtitzea eta ildo horretan, guztion elkarbizitza eta segurtasuna bermatze aldera, Udalak kontuz eta arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, hiri altzariak, lorategi zein berdeguneak eta noski, eremu publiko zein pribatu oro zainduz eta errespetatuz, Era berean, jai egun alai, bizi eta zoriontsuak izan eta urtea ondo amaitu eta ezin hobe hastea opa nahi die Udalak zumaiarrei. Ongi etorri 2018 eta urte berri on!