Urte Zahar gauean, tentuz ibiltzeko eskatzen du Udalak
Ohikoa da abenduaren 31ko gauean suziri petardo edo antzekoak jaurtitzea. Zumaiako Udalak tentuz eta arduraz jokatzeko eskatzen die herritarrei.
Egun gutxi barru 2014. urtea bukatuko da. Ohikoa izaten da abenduaren 31ko gaua amaitzean, suziri, petardo eta antzekoekin ematea ongietorria urte berriari.
Hori dela eta, tentuz jokatzeko deia egiten du Zumaiako Udalak: arriskutsuak izan daitezkeen guneak errespetatu, lorategi eta berdeguneak zaindu, kaleetan aparkaturik dauden ibilgailuetara lehergailurik ez bota eta etxeetako lehio edo balkoiak ekidin.
Finean, denon segurtasuna bermatuko duten neurriak hartuz gero, urteari behar bezalako ongietorria emango diogu.



