Urteko azken egunean ere kirola egin zuten Biko lasterketako parte hartzaileek
Zumaian lehen aldiz egin zen urteko azken egunean kirol proba; biko lasterketa mixtoa izan zen.
Abenduaren 31 goizean jokatu zen, lehen aldiz, Zumaiako Udalak antolatutako Biko Lasterketa mistoa. Helduen mailan 16 bikotek hartu zuten parte, eta alebin eta infantilen artean 25 bikote izan ziren proban parte hartzen. Helduen mailan, Leire Zearreta eta Pedro Etxeberria izan ziren helmugara iristen lehenak. Bost kilometroko ibilbidea osatzeko 18 minutu eta 18 segundo behar izan zituzten, hain zuzen.
Sailkapenak
Helduak
1. Leire Zearreta eta Pedro Etxeberria
2. Sonia Alvarez eta Mikel Etxeberria
3. Ane Moreno eta Iosu Odriozola
Alebinak
1. Maite Urteaga eta Anas Meftah
2. Paula Egaña eta Jon Aizpurua
3. Garazi Gonzalez eta Ioritz Ponze
Infantilak
1. Itsaso Gaztañaga eta Elantza Yeregi
2. Itxaso Garate eta Unai Azkune
3. Itziar Elso eta Kepa Txapartegi



