Urteko azken plenoa egin zen abenduaren 30ean

2011/01/04

Aho batez onartu zen, besteak beste, Zumaiako Arraun Elkarteari ematen zaion diru laguntza zuzena handitzea.

Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.

 

1.- Ogasuna
1.1. Zumaiako Arraun Elkarteari ematen zaion diru laguntza zuzena handitzea onartu zen aho batez.

1.2.Zumaia Lantzenek eskatutako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan hobaria onartzea erabaki zen  sei botorekin ( Talde Mixtoa 3, EA 1, Aralar 1 eta Pili Etxabe 1). 4 abstentzio izan ziren (EAJ 3 eta PSOE-EE 1).


2.- Hirigintza
2.1 2010. urterako Zumaiako ondare historiko, arkitektoniko eta ingurumeneko fatxaden birgaitze integralerako dirulaguntzen oinarrien hasierako onarpena egitea onartu zuten aho batez.

 

2.2 07HE Ardantzabiden arau subsidiarioetako 34.3 artikulua aplikatzeko sinatutako hitzarmena aldatzeko, Zumaiako Udalari konpentsatu beharreko kalte-ordainaren ordainketaren era aldatzeaonarrtu zen zazpi botorekin (Talde Mixtoa 3, EA 1, Aralar 1, Pili Etxabe 1 eta PSOE-EE 1). EAJ-k kontrako bozkatu zuen.

 

3.- Euskara
3.1.-UEMAk 2010-2012 epealdirako garatutako udal barruko euskararen erabilera plana onartu zen zortzi botorekin ( EAJ 2, Talde Mixtoa 3, EA 1, Aralar 1 eta Pili Etxabe 1). PSOE-EEk kontra bozkatu zuen.

 

3.2.-Euskararako dirulaguntzen oinarri bereziak onartu ziren zortzi botorekin (EAJ 2, Talde Mixtoa 3, EA 1, Aralar 1 eta Pili Etxabe 1). PSOE-EE abstenitu egin zen.

 

4.- Eskari-galderak

EAJ-k Auzobusa zerbitzuaren erabilpena zenbatekoa zen, eta zerbitzuaren inguruko azalpenak eskatu zituen. Zerbitzu horren ebaluazioa egindakoan azalpenak ematekotan gelditu zen Udal Gobernua.