Urteko azken plenoa izango da bihar
19:00etan izango da udaletxean, eta euskara, ogasuna eta hirigintzako hainbat puntu aztertuko dira bertan.
Bihar (abenduak 30, osteguna) ohiko plenoa izango da Zumaiako udaletxean. 19:00etan hasiko da udalbatzarra eta ondorengoa izango da eguneko aztergaia:
1.- Ogasuna
1.1.-Irizpena: Zumaiako Arraun Elkarteari ematen zaion dirulaguntza zuzena handitzea, bidezko bada.
1.2.-Irizpena: Zumaia Lantzenek eskatutako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan hobaria onartzea, bidezko bada.
2.- Hirigintza
2.1.-Irizpena: 2010. urterako Zumaiako ondare historiko, arkitektoniko eta ingurumeneko fatxaden birgaitze integralerako dirulaguntzen oinarrien hasierako onarpena, bidezko bada.
2.2.-Irizpena:07he Ardantzabiden arau subsidiarioetako 34.3 artikulua aplikatzeko sinatutako hitzarmena aldatzeko, Zumaiako Udalari konpentsatu beharreko kalte-ordainaren ordainketaren era aldatzea, bidezko bada.
3.- Euskara
3.1.-UEMAk 2010-2012 epealdirako garatutako udal barruko euskararen erabilera plana onartzea, bidezko bada.
3.2.-Euskararako dirulaguntzen oinarri bereziak onartzea, bidezko bada.
4.- Eskari-galderak



