Usurbilerako irteera bertan behera gelditu da
Zumaiako Udalak biharko, hilak 2, Usurbilera irteera antolatua zuen hondakinen atez ateko bilketa bertatik bertara ikusteko. Ez du nahiko jendek eman izena eta irteera bertan behera gelditu da. “Udalaren nahia herritarrek atez ateko sistemak nola funtzionatzen duen ikustea zen. Pena ematen digu jendartearen artean gai honen inguruan errotu diren kontrako jarrerek, herritarrek sistema ezagutzea oztopatzen duela iruditzen baitzaigu”, azaldu du Udal Gobernuak.



