UXATEGIA: entseguetarako lokalak

2016/04/27

Udalak 5 areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean musika taldeen entseguetarako erabiltzeko.

Lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmena du Udalaren kultur sailak, horretarako erabakitako araudi baten arabera lokalen lagapena kudeatzeko.
Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere, ezinbestekoa da izena ematea. Lagapenak urte baterako balio du beti ere.
Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:
- Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko
- Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko.
Beraz, honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) deialdi bat egiten dizuegu kultur sailarekin harremanetan jartzeko.
- epea: 2016ko maiatzaren 13a
- aurkeztu beharrekoa:
- izen-emate orria behar bezala beteta
- taldekideen nortasun agirien fotokopiak
- Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria
Informazio gehiagorako:
Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean)
943-861056 / edo


Izen emate orria:
Taldearen izena:
Xehetasunak: noiz sortua, musika mota etab: …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
Taldekideak (izen abizenak, helbidea, adina):
……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..……………………………………………………………………………………………
Entsegu lokalak erabiltzeko hasiera bateko egutegi/ordutegi aukera:
k/k: 2095 5174 95 10 74 75 1768 (Izena eta taldearen izena adierazi)