Uxategia eraberritzeko lanak hastear

2011/05/16

Herriko musika taldeentzat egokituko da eraikina, eta urtearen bukaerarako erabilgarri izango da.

 

Zumaiako Udalak Uxategia eraikina egokituko du herriko musika taldeentzat. Horrela, musika sormenerako espazio egokiak eskaini nahi zaizkie musika taldeei, herrian. Eraikinaren egokitzapen lanak ekainean hasiko dira, eta urtea bukatzerako musika taldeak bertan entseatzeko moduan izango dira.

Eraberritze lanak Iñadi eraikuntza enpresak egingo ditu, eta guztira 115.000 euroko aurrekontua du. Eraberritze horretan, eraikinaren barruko lehen solairua egokituko da, eta  herriko musika taldeentzat 6 lokal prestatuko dira, eta grabazio gune bat ere izango da. Hala, musika taldeek lokalean bertan grabaketak egiteko aukera ere izango dute. Lan horietaz gain, legeak betetzeko beharrezkoan diren intsonorizazioa-eta ere egokituko dira.

Proiektu hau aspalditik musika taldeek egindako eskaerei erantzuteko egin da, eta urte bukaeratik aurrera herrik musika taldeek beren azpiegitura berriak izango dituzte.