Uxategiko musika entsegu lokaletarako deialdia

2015/03/26

Uxategian eta Ubillosen dauden musika lokalak erabili ahal izateko deialdi irekia egin du Udalaren Kultura sailak. Lokal horiek erabiltzeko interesa duen orok apirilaren 24rako aurkeztu beharko du eskatutako dokumentazioa.

Udalak 5 areto berri prestatu zituen Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmena sinatu zuen.

Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere. Beraz, ezinbestekoa da izena ematea.

Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:

-       Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko

-       Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko

 Beraz, herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) deialdia egiten zaie kultur sailarekin harremanetan jartzeko.

-       epea: 2015ko apirilaren 24a

-       aurkeztu beharrekoa:

-       izen-emate orria behar bezala beteta

-       taldekideen nortasun agirien fotokopiak

-       Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria

 

Informazio gehiagorako:

Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean)

943-861056 / kultura@zumaia.eus

 

dardarazmk@gmail.com