Uztailaren 1 eta 2an film grabaketa dela-eta, trafikoa moztuta izango da Angeles Sorazu kaletik
Datorren astelehenean eta asteartean '8 apellidos vascos' filmaren grabaketa lanak egingo dituzte Zumaiako alde zaharrean. Hori dela eta, bi egun horietan, 8:00etatik 20:00ak bitartean itxita izango da Angeles Sorazu kaletik udaletxera arteko bidea. Beraz, Goiko plazara kotxez sartzeko Odieta-San Jose-San Juan egoitzatik joan beharko da.



