Uztailaren 12ko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin dute

2020/06/15

Uztailaren 12an izango dira Eusko Jaurlaritzarako Hauteskundeak, eta gaur goizean egin dute hauteskunde mahaikideen izendapena, zozketa bidez. Horrez gain, hautes-mahaien kokapena aldatuko dutela jakinarazi dute Udalaren izenean.

Gaur goizean egin dute uztailaren 12ko hauteskundeetarako mahaikideen izendapena. Bestalde, hautes-mahaien kokapena aldatuko dutela jakinarazi dute Udalaren izenean, "segurtasun eta prebentzio neurriak betetzeko". Hala, herritarrek ez dute ohiko lekuetan bozkatuko: Gizarte Zentroko (Hogarreko) mahaiak Alondegira mugituko dituzte; Herri Eskolan egon ohi diren mahaiak, berriz, Aitzuri pilotalekuan egongo dira hurrengo hauteskundeetan.

Hauteskunde mahaikideak: