Uztailaren 16an eta 17an izango dira atezain jakinarazle eta administrari laguntzaile lan-poltsetarako hurrengo azterketak

2009/07/14

Argitaratuta daude lehenengo azterketetako emaitzak eta orain, bi ariketak gainditu dituzten izangaiei eta hizkuntz eskakizuna egiaztatu beharra dutenei euskarako froga egitera deitzen zaie.

 

Uztailaren 16an eta 17an izango dira atezain jakinarazle eta administrari laguntzaile lan-poltsetarako hurrengo azterketak. Argitaratuta daude lehenengo azterketetako emaitza, hemen kontsultatu ditzakezu. Orain, bi ariketak gainditu dituzten izangaiei eta hizkuntz eskakizuna egiaztatu beharra dutenei euskarako froga egitera deitzen zaie.

Azterketak Portugaleteko UNEDen egoitzan

Atezain jakinarazleen lan-poltsarako hurrengo azterketa uztailaren 16an izango da, 11:00etan. Administrari laguntzaileentzako froga, berriz, uztailaren 17an izango da, 9:00etan. Bi azterketak Portugaleteko UNEDen egoitzan izango dira (Igancio Ellacuria plazan).