Uztailaren 29ko ezohiko plenoa
Atzo (uztailak 29, asteazkena) ezohiko udalbatza egin zuten Zumaiako udaletxean. Herriko hainbat gazte agertu zen pleno aretora “Gaztetxearen beharra” aldarrikatzera. Horrez gain, hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.
1- Ogasuna: 2008ko kontu orokorra onartu zen aldeko hamar botorekin (EAJ, Talde Mistoa, EA eta EB-Aralar) eta bi abstentziorekin (PSE-EE).
2- Aho batez onartu zen Maria Isabel Aizpurua bake epaile izendatzeko proposamena.
3- Hirigintza: Aho batez balioztatu zuten 466/2008 zenbakia duen alkatetza dekretua, eta Alondegia udal-liburutegi bezala egokitzeko lanen kontratua behin-behineko izaera onartu zen.
4- Pertsonala: Aho batez onartu zen 2009ko lanpostuen zerrendaren aldaketa.
5- Euskara: Aho batez izendatu ziren Udalaren izenean Uemako (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) ordezkariak.
6- Mozioak:
6.1- Onartu egin zen Talde Mistoak aurkeztutako Euskal Preso Politikoen mozioa aldeko zazpi botorekin (Talde Mistoa, EA, EB-Aralar) eta kontrako hiru boto jaso ziren (PNV). PSE-EEko zinegotziek ez zuten bozketa honetan parte hartu.
6.2- Onartu egin zen EAJren udal taldeak Talde Mistoaren mozioari aurkeztutako mozio alternatiboa. Zazpi boto alde jaso zituen (EAJ, EA, EB-Aralar) eta hiru kontra (Talde Mistoa).
6.3- Talde Mistoak Zumaiako udalerrian sortutako hondakinak ez erretzeko aurkeztutako mozioak hiru boto alde jaso zituen, bost kontra eta lau abstenitu egin ziren.



