Uztailaren 29ko ohiko plenoa
Atzo, uztailak 29, osteguna ohiko plenoa izan zen udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.
1- Urtarrilaren 28ko eta ekainaren 8ko bileren aktak onartu ziren.
2- Aitor Leiza Alberdik Aralarreko zinegotzi kargua hartu zuen.
3.- Proposamena:
3.1.- Onartu egin zen ‘Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari’, EAk eta Talde Mistoak aurkeztutako proposamena, Zumaian 350 sinadurak bermatutakoa. 11 zinegotzik alde bozkatu zuten (PNV 4, Talde Mistoa 3, Aralar-Alternatiba 2, EA 1 eta Pilar Etxabe). PSE-EEk aurka bozkatu zuen.
3.2.- Aldeko zortzi botorekin (EAJ 4, Aralar-Alternatiba 2, EA 1 eta Pilar Etxabe) onartu egin zen EAJ-PNVko udal-taldeak aurkeztutako proposamena ‘Heldu zerbitzua bertan behera uztea’ izenburupean. PSE-EEko bi zinegotziek aurka bozkatu zuten eta Talde Mistoak abstentzioa.
4.- Ogasuna:
4.1.- 2009ko Kontur Orokorra aho batez onartu zen.
4.2.- Ordenantza fiskalen aldaketa, herri garraio zerbitzu berria ezartzearena, ontzat eman zen aldeko 9 botorekin (Talde Mistoa 3, Aralar-Alternatiba 2, PSE-EE 2, EA 1, eta Pilar Etxabe 1). EAJ abstenitu egin zen.
4.3.- Aho batez onartu zen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin zerga informazioa lagatzeari buruzko hitzarmena.
5.- Hirigintza:
5.1.- Aldeko zortzi botorekin (Talde Mistoa 3, Aralar-Alternatiba 2, PSE-EE 2 eta EA 1) onartutzat eman zen 07 HA Ardantzabiden arauetako 34.3 artikulua aplikatzeko hitzarmena. EAJk aurka bozkatu zuen eta Pilar Etxabe abstenitu egin zen.
5.2.- Aho batez onartu zen Zumaiako N-634 Zaharreko zeharbidearen jabetza Zumaiako Udalari eskualdatzeko hitzarmena.
5.3.- Etxebizitzetarako hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden aretoen erabilera hirugarren sektorekoa izatetik etxebizitzetarakoa izatera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantza onartu egin zen. Bederatzik alde bozkatu zuten (Talde Mistoa 3, Aralar-Alternatiba 2, PSE-EE 2, EA 1 eta Pilar Etxabe 1). EAJ abstenitu egin zen.
5.4.- 01 HA ‘Alde Zaharreko 01.4 EU ‘Ardantzabide’ xehetasun-azterketari behin betiko onarpena bidezko egin zen aldeko 9 botorekin. EAJ abstenitu egin zen.
5.5.- AU 07-Ardantzabide xehetasun-azterketaren aldaketaren behin betiko onarpena ere bidezko egin zen aldeko 12 botorekin. Pilar Etxabe abstenitu egin zen.
6.- Gizarte Zerbitzuak
6.1.- Aldeko zortzi botorekin (Talde Mistoa 3, Aralar-Alternatiba 2, PSE-EE 2, EA 1) onartu zen 2010. urterako garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak, gizarte sentsibilizazioak eta ekintza humanitariokoak diruz laguntzeko proposamena. EAJko lau zinegotziek eta Pilar Etxabe zinegotziak kontra bozkatu zuten.



