Uztailaren 2an izango da Udaleko idazkari postua betetzeko oposizio lehiaketako lehenengo froga

2009/06/02

Argitaratuta dago jada webgune honetan deialdi horretako onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

 

Uztailaren 2an izango da plantillan hutsik dagoen Udaleko idazkari postua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lehenengo froga. Uztailaren 2an, 9:00etan izango da azterketa, Zumaiako Sagarbide kaleko Herri Eskolan. Oposiziogileek a eta b zatiak gainditu beharko dituzte.

Horrekin batera, argitaratuta daude jada webgune honetan idazkari postuaren lehiaketako onartuen eta baztertuen zerrenda. Hemen kontsultatu dezakezue.