Uztailaren 8an eta 9an izango dira Atezain-jakinarazle eta Administrari laguntzaile lan-poltsetarako azterketak
Administrari laguntzaile eta Atezain-Jakinarazle lan-poltsetarako onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda, epaimahaiaren osaketa eta azterketa data argitara eman ditu Udalak.
Administrari laguntzailea
Administrari laguntzaile lan-poltsarako azterketa data uztailaren 8an izango da, Sagarbide kalea 1ean kokaturik dagoen Zumaiako Herri Eskolan, goizeko 09:00tan. Bi probak egun berean egingo dira.
Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda hemen duzue ikusgai.
Atezain-Jakinarazlea
Atezain-Jakinarazle lan-poltsarako azterketa data uztailaren 9an izango da, Sagarbide kalea 1ean kokaturik dagoen Zumaiako Herri Eskolan, goizeko 09:00tan. Bi probak egun berean egingo dira
Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda hemen duzue ikusgai.
Lan eskaintzei buruzko informazio gehiago hemen



