Uztailaren 9a arte izango da aukera lankidetza programetarako diru-laguntza eskariak aurkezteko
Urtero gisa, Zumaiako Udalak ireki du Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak, gizarte-sentsibilizaziokoak eta ekintza humanitarioak diruz laguntzeko epea. Hala, diru-laguntza horretarako proiektuak aurkezteko epea uztailaren 9an (14:30etan) bukatuko da.
Oinarriak eta eskaera orriak kontsultatzeko klikatu hemen.



