Uztaileko ohiko udalbatzarra izango da etzi
Bilkura 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan. Udal kudeaketarekin lotutako gaiak landuko dituzte batik bat.
Aurreko saioetako aktak onartzearekin batera, hainbat gai aztertuko dituzte uztaileko osoko bilkuran. Horien artean dira Udalak Foruen plazan kokaturiko Eroskirekin duen hitzarmenaren eranskina onartzea, larrialdiko irteera bat egiteko; 2025eko kontu orokorra onartzea; eta udalbatzako organoen kontrola eta fiskalizazioarekin loturiko gaiak.



