Veva Linazaren pintura erakusketa ikusgai Oxford aretoan

2018/01/19

“Alegoriak ez du gorputzik” deituriko erakusketa gaur zabalduko da, arratsaldeko 19:00etan eta ikusgai egongo da otsailaren 4ra bitartean.

ALEGORIAK EZ DU GORPUTZIK erakusketan bi urteko lana izango da ikusgai. Akrilikoak eta olioak, paperak eta mihiseak.

Pintura metatze-prozesu bat  da. Pintura prozesuak ez linealako pentsamendu bat nahasten du. Aurrerantz eta atzerantz doa. Goitik behera eta alderantziz. Askotan sigi-saga.

Ikusiko ditugun lanek prozesu metagarri hori agerian jartzen dute. Alegoriak bezala, momentu ezberdineko irudiak, ideiak eta keinuak garraiatzen dira leku batetik bestera. Batzuk jalkitzen dira, besteak herrestatzen dira. Hala edo hola, pinturak beti xurgatzen du dena, esanahia izan ezik. Pinturaren gorputza agertzen denean ikusezinezko pitzadura batetik esanahiak ihes egiten du. Hau da alegoriaren ondorioa. Honek pinturari zentzua ematen dio.

Ordutegia: 

 -          Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00

-          Asteburuetan: 12:30-14:00 eta 18:00-20:00