Victoriano Arrateko zoladura aldatu egingo du Udalak

2010/10/21

Eserlekuen atzealdea da aldatuko dena. Bizilagunek hainbat kexa igorri dituzte Udalera hango zoladurak eragozpenak sortzen dituela esanez.

 

Victoriano Arrate kaleko zati batean zoladura aldatuko du Udalak. Zelosia edo zursarea dago gaur egun eserlekuen eta etxepeen artean eta horko zoladura da aldatuko dena. Kalearen alde batetik bestalderaino luzatzen da zelosia hau eta zati guztia pabimentatuko da.

Bizilagunek hainbat kexa igorri dituzte Udalera kale honetako zoladurak eragozpenak sortzen dituela esanez. Epe motzean abiatuko dira lanak.