"Volar" dokumentala, asteartean Oxford aretoan

2017/11/09

Emakundek ekoiztutako dokumentala da eta genero indarkeria jasan duten 9 emakumeren historia kontatzen du. Datorren asteartean eskainiko da arratsaldeko 18:30ean.

Laburpena

Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek asteburu pasa egiten dute elkarrekin, landan, euren egunerokotasunetik urrun. Adin eta zeregin desberdinak dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu, baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari.