Wroclaw-ko ordezkariak, Zumaian

2012/01/23

Wroclaw Poloniako hiriburu bat da, eta Donostiarekin batera 2016an Europako Kultur Hiriburu izango da. Sansebastianetan etorri diren kideek Zumaiako Flysch-a ezagutu nahi izan zuten bertatik bertara.

Donostiarekin batera, Wroclaw izango da 2016. urtean Europako Kultur Hiriburua. Hori dela eta, eta bi hiribuen arteko elkarlana eta harremana sendotzeko asmoz, Donostiako Udalak sansebastianetan Wroclaw-ko ordezkaritza gonbidatu zuen Gipuzkoako hiriburura. Baina ez dira Donostian bakarrik izan; pasatu den ostiralean, Zumaian ere izan ziren.

Ordezkaritzako kideak Zumaiako Flysch-ak bertatik bertara ezagutzera etorri ziren. Iñaki Agirrezabala Alkateak harrera egin zien Algorri Interpretazio Zentroan Urzula Mrozowska nazioarteko harremanetarako kideari, Jarostaw Broda kultur saileko kideari, eta Jacek Ossowski Wroclaw-ko zinegotziari. Ondoren, Itzurungo hondartzara joan ziren milaka urteko historia idatzia duen itsaslabarra ikustera. 

 

Wroclaw_itzurunen