XABIER MENDIARAZ KIROPRAKTIKOAK ESKAINITAKO HITZALDIA GAUR ALONDEGIAN

2017/01/24

Sarritan entzun dugu gure egunerokotasunean hartzen ditugun posturek eragin zuzena dutela bizkarrezurrean. Baina ba al dakigu zein puntutaraino eragin dezakeen postura desegoki batek gure osasunean? Ba al dakigu nola saihestu ditzakegun bizkarrezurreko arazoak?

Horren inguruan mintzatuko da gaur arratsaldeko 18:00etan Oxford aretoan Xabier Mendiaraz kiropraktikoa. Bertan, galdera horiei erantzuna emateaz gain, ondorengo gaiak jorratuko ditu:

-          Motxila erabilera desegokiaren ondorioz datozen arazoak

-          Lo egiteko posturen eraginak

-          Laneko estresak emozionalki eta posturalki dakartzan arazoak

-          Postura aldaketak gure osasunean nola eragiten duen

-          Bizkarrezur tinko bat mantentzeko ariketa lagungarri batzuk