Xixili Eguneko Jaialdia ospatuko da gaur (osteguna) Maria eta Jose ikastetxean
Asteburuari begira ere hainbat kontzertu izango dira Zumaian; besteak beste, Udal Musika Bandak eta herriko abesbatzek alaituko dituzte kaleak eta aretoak.
Azaroaren 22an Xixili Eguna ospatuko da batean eta bestean. Musikarien zaindariaren egunaren harira, kontzertu ugari izango dira egun hauetan Zumaian. Gaur (azaroak, 19, osteguna), esaterako, Xixili Eguneko Jaialdia egingo da Maria eta Jose ikastetxean.
Astebururako, berriz, emanaldi ugari entzuteko aukera izango da. Larunbatean San Pedro abesbatzak kalejira egingo du 18:30etik abiatuta. Igandean, berriz, herriko txistulariek eresia joko da goizean, eta 12:00etan Lurbira Operaren ‘Euskal Ipuin Bat’ emanaldia izango da Aita Marin. Ordu erdi geroago abiatuko da Beheko Plaza abesbatzaren kalejira.
Aste honetan ez dira bukatuko, hala ere, Xixili Eguneko ekitaldiak. Datorren larunbatean, hilak 28, Alessandro Bianchi musikariak organo kontzertua eskainiko du Zumaiako Parrokian. Horrez gain, igandean, 12:00etan Mac Jearas Band taldearen ‘Bourbonetik Broadwayra' saioa entzun ahal izango da Aita Mari aretoan.
Udal Musika Bandaren kontzertuak
Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertuak eskainiko ditu ostiralean (azaroak 20) eta larunbatean.
Abian duten gidatutako metal ikastaroaren inguruko kontzertuak izango dira biak. Ostiralekoa Metaleko ikasleen emanaldia izango da eta Musika Bandaren egoitzan eskainiko dute, 22:00etan. Larunbatekoa ere metalaren inguruko kontzertua izango da eta Luis Orduña irakaslea bakarlari gisa ariko da emanaldiaren zati batean. San Jose komentuan izango da.



