XVIII. Zumaia Saria txirrindularitza proba jokatuko da larunbatean

2026/02/26

Axular ibiltokitik ibilgailuak kentzeko eskatu du Udaltzaingoak. Zuloaga plazatik abiatuko dira txirrindulariak 10:00etan, eta leku berean amaituko dute, ehundik gora kilometroko ibilbidea osatu ondoren.

Otsailaren 28an, larunbatarekin jokatuko da XVIII. Zumaiako txirrindularitza saria. Lasterkariak 10:00etan abiatuko dira Zuloaga plazatik, eta 114 kilometroko ibilbidea osatu ondoren amaituko dute Axular ibiltokian. 

Txirrindulariak lau aldiz igaroko dira Axular ibiltokitik, eta beren nahiz ikusleen segurtasuna bermatzeko, aparkatutako ibilgailuak kale horretatik kentzeko eskatu du Udaltzaingoak.