XXVI. Zumaiako Herri Lasterketarako izen-ematea zabalik dago

2010/02/02

Otsailaren 27an izango da lasterketa, eta aurten, zenbait aldaketa izango dira ibilbidean. Webgune honetan eta herrikrossa.com atarian eman daiteke izena.

 

Irekita dago jada XXVI. Zumaiako Herri Lasterketarako izen-emateko epea. Otsailaren 27an (larunbata) jokatuko da proba; 17:00etan hasita helduena, eta 16:00retan gaztetxoena.

Aurten zenbait aldaketa izango dira ibilbidean zehar. Izan ere, aurtengo lasterketak Gernika parkean izango ditu bai irteera eta baita helmuga ere. Anbulatorio berriaren eta inguruko hiritartze lanen ondorioz, 600 pertsonatik gora igarotzeko toki estuegia geratu da eta horrek eragin ditu aldaketak ibilbidean.

10.200 metrok osatuko dute ibilbidea eta lehengo anbulatorio zaharraren aurreko enparantzatik abiatuko dira korrikalariak. Helmuga ere Gernika parkean izango dute. Beheko irudian ikusi daiteke lasterketako zirkuitua.

 

Herri Lasterketa_zirkuitoa

 Izen-ematea ohiko lekuetan


Ohiko tokietan eman daiteke izena, hala nola, Lubaki kiroldegian, Zarauzko NereSport-en (943131689), Azpeitiko Aradin (943150290), eta Donostiako Laister kirol dendan (943430704). Horrez gain, Udalaren www.zumaia.net webgunean eta herrikrossa.com atarian ere eman daiteke izena. Aurrez, 9 euro kostako da izen-ematea; egunean bertan, berriz, 15 euro.

Kirol Sailetik jakinarazi dutenez, lasterketa bukatu ostean, Itsas Kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute korrikalariek.

Informazio gehiago jaso edo izena emateko klikatu hemen.