XXXIV. herri lasterketa jokatuko da otsailaren 17an Zumaian
Heldu zein haurrek parte hartu ahal izango dute eta interesdunek www.kirolprobak.com webgunean izena eman beharko dute otsailaren 16a baino lehen. Haurrek maila ezberdinetan banatuta egingo dute korri eta helduek, emakume zein gizonek, lasterketa laburra (5.600 metro) edo luzea (10.200 metro) egiteko aukera izango dute
Datorren otsailaren 17an, larunbata, Zumaiako herri lasterketaren XXXIV. edizioa jokatuko da. Dagoeneko zabalik dago lasterketan izena emateko epea, beraz, interesdunek otsailaren 16a baino lehen apuntatu beharko dute www.kirolprobak.com webgunean.
Lasterketak
Lasterketa guztiak Eusebio Gurrutxaga plazan hasi eta bukatuko dira. Lehenik eta behin, 15:45ean, haurren herri lasterketari emango zaio hasiera. Maila ezberdinetan banatuta egingo dute saltaka eta lasterketan izen ematea guztiz doakoa izango da.
- 15:45ean alebinak (2006-2007an jaiotakoak): 1.050m
- 16:10ean infantilak (2004-2005an jaiotakoak) 2.100m
- 16:10ean kadeteak (2002-2003an jaiotakoak) 2.100m
- 16:25ean benjaminak (2008-2009an jaiotakoak): 300m
- 16:30ean aurre benjaminak (2010-2011an jaiotakoak): 300m. Azken hauek guraso batez lagunduta parte hartu beharko dute.
Haurren korrika saioa amaituta, 17:00etan, helduen lasterketaren txanda izango da. Kasu honetan, parte hartzaileek bi lasterketen artean aukeratu ahal izango dute; laburra bata, 5.600 metrokoa, eta luzea bestea, 10. 200 metrokoa.
Helduen kasuan, lasterketa laburrean parte hartu ahal izateko 11€ ordaindu beharko dituzte eta luzerako, aldiz, 13€. Izen-ematea egunean bertan eginez gero, prezioa garestiagoa izango da. Halaber, txip horia dutenentzat, lasterketetako kostua 2€ merkeagoa izango da.
Sariak:
Sari banaketa 18:30ean hasiko da Eusebio Gurrutxaga plazan. Bertan, lasterketa labur zein luzeko lehen hiru emakumezko eta hiru gizonezkoek sari bereziak jasoko dituzte.
Ibilbidea:

Datorren otsailaren 17an, larunbata, Zumaiako herri lasterketaren XXXIV. edizioa ospatuko da. Dagoeneko zabalik dago lasterketan izena emateko epea, beraz, interesdunek otsailaren 16a baino lehen apuntatu beharko dute www.kirolprobak.com webgunean.