Bildu, lehen indarra Zumaian

2011/05/23

6 zinegotzi lortu ditu Bildu koalizioak Zumaiako Udalean. EAJ izan da bigarren indarra 5 zinegotzirekin. PSE-EE eta Aralarrek zinegotzi bana izango dute.

Atzo, maiatzak 22, Udal eta Foru hauteskundeetarako bozka eguna izan zen. Zumaian, Bildukoa izan zen zerrendarik bozkatuena 2.057 botorekin. Botoen % 43,19a jaso zuen koalizioak. Bigarren bozkatuena EAJ alderdia izan zen 1.480 botorekin. Alderdi horren alde egin zuten boto emaileen %31,07ak. PSE-EE eta Aralar alderdiek, 512 eta 335 boto jaso zituzten hurrenez hurren. Hamaika 1! eta PPk, aldiz, 155 eta 144 boto lortu zituzten. Abstentzioa % 34,46koa izan zen herrian.

Zinegotzi kopuruari dagokionez, Bilduk izango du Udalean ordezkari gehien, 6 zinegotzi izango baititu. EAJtak, 5 izango ditu, eta PSE-EE eta Aralarrek ordezkari bana izango dute. Hamaika 1! eta PPk ez dute ordezkaririk lortu Zumaian.  

Datorren legegintzaldiko ordezkarien kargua-hartzeko plenoa ekainaren 11n egingo da. Alkatetza lortzeko, lehen bozketan gehiengo osoa beharko da. Inork ez badu gehiengorik lortzen, hauteskundeetan botu gehien lortu dituen zerrendaren burua izendatuko da alkate.

 Datuak:

Alderdia Botu kopurua Zinegotzi kopurua
Bildu    2.057          6
EAJ-PNV    1.480           5
PSE-EE       512          1
Aralar       335          1
Hamaika 1!       155           -
PP       144           -

 

 

Zinegotziak:

Bildu:

1. Iñaki Agirrezabalaga.

2. Acis Alberdi.

3. Maitane Agirre.

4. Iñaki Ostolaza.

5. Arritokieta Gonzalez.

6. Eneko Agirre.

 

EAJ:

1. Montse Arana.

2. Miren Edurne Egaña.

3. Juan Carlos Zendoia.

4. Ana Arranz.

5. Isidro Maria Fernandez.

 

PSE-EE:

1. Emiliano Cabañas.

 

Aralar:

1. Aitor Leiza.