Yanela Zarumaren hilketa salatzeko kontzentrazioarekin bat egiten du Udalak

2011/04/08

Zumaiako Udalak bat egiten du gaur 20:00etan Magnoliopean egingo den kontzentrazioarekin.

 

Astelehenean hilda agertu zen Yanela Zaruma emakume gaztearen hilketa salatzeko kontzentrazioa egingo da gaur Zumaian, herriko emakume taldeek deituta. Zumaiko Udalak bat egiten du deialdi horrekin, eta herritarrei dei egiten die kontzentrazioan parte hartu eta emakumeen aurkako indarkeria kasuak salatzeko. Gaur, 20:00etan izango da Yanela Zarumaren hilketa salatzeko kontzentrazioa Magnoliopean, herriko emakume taldeek antolatuta.