Yeregitarren erlojua berriro ere martxan da

2015/09/21

Atzo, igandea, 12:00ak puntu-puntuan zirela hasi zen yeregitarren omenaldia. Bertan ziren familiako belaunaldi desberdinez gain, lagun, laguntzaile, gertuko, herritar eta erakunde publikoetako ordezkariak . Oier Korta Alkateak herrian ekintzaile izan diren familia guztiei errekonozimendua egiteko aprobetxatu zuen hitzartzea. Arantxa Tapia industria kontseilariak ondarea berreskuratu eta garaiotara egokitzeko gaitasuna azpimarratu zuen.