Yolanda Arrietak emango du literatura ikastaroa

2014/12/23

Urtarrilaren 24tik otsailaren 14ra bitartean izango da tailerra. Parte hartu nahi dutenek Udalaren Euskara Zerbitzuan eman behar du izena urtarrilaren 16a baino lehen.

 

Urtero bezala, aurten ere literatura tailerra antolatu du Euskara Zerbitzuak. Urtarrilaren 24an hasi eta otsailaren 14an bukatuko da. Larunbatetan izango dira saioak, Alondegian, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean. Guztira 12 orduko tailerra izango da, eta Yolanda Arrieta idazlea arituko da irakasle (www.nitikgura.com)

 

BIZITZAREN POETIKA, HITZEZKO ARGAZKIAK izenburua du ikastaroak eta idazketa sortzaile landuko da bereziki. Hitza, poesia, literatura eta fikzioa bitarteko direlarik, baliabide propioak deskubritzeko aukera emango zaio euskaraz hazten jarraitu nahi duen orori.

Matrikula egiteko 30 euro ordaindu eta izena urtarrilaren 16a baino lehen eman beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (6 luzapena) edo euskara@zumaia.eus helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).