Zabalik da herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea
Martxoaren 13ra artean egin ahal izango da eskaera, egoitza elektronikoaren bitartez. Kultur eta aisialdi arloko elkarteei zuzendutako deialdia da, jaietan antolatutako ekitaldiak diruz laguntzeko.
Kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteak diruz lagunduko ditu aurten ere Zumaiako Udalak. Elkarte horiek 2026an zehar herriko festetan (santelmoetan, sanpedroetan, udan eta Gabonetan) antolatzen dituzten ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, bai egindakoak, eta baita egitekoak direnak ere.
Eskaerak martxoaren 13ra artean egin ahal izango dira, egoitza elektronikoaren bitartez.



