Zabalik dago 2020ko oporraldietan aldi baterako egoitza egonaldiak egiteko eskabideak aurkezteko epea

2020/02/19

Zumaiako Udaleko Gizarte zerbitzu Sailak aditzera eman nahi du adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela.

Programa honen bidez ,familiari, adinekoa zaintzeko lanetan, atseden hartzeko epe bat eskaintzen zaio. Horretarako, adinekoen aldi baterako egoitza zerbitzua eskaintzen da.
Hauek dira kanpaina datetan udalean eskaerak egiteko  azken egunak:

  • Ekaineko 2. Hamabostaldiko egonaldietarako martxoak 30
  • Uztaileko egonaldietarako:  apirilak 10
  • Abuztuko egonaldietarako: Maiatzak 28
  • Iraileko lehenengo hamabostaldiko egonaldietarako: ekainak 25
  • Abenduko eta urtarrilaren 7ra arteko egonaldietarako: urriak 8

Eskaerak jaso, egoera baloratu eta adinekoei zuzendutako zerbitzuen berri emateko, jo ezazu:

Udal Gizarte zerbitzuen Saila.

Aizkorri, 4. Branka Eraikina..

Gizarte langilearekin egoteko  aurrez txanda eskatu behar  da: 943 86 22 00