Zabalik dago enpresa ideia aztertzeko eta enpresa berriak sortzeko Lanbideren ekintzaileentzako diru-laguntzen eskaera egiteko epea
Informazio saioa egingo da otsailaren 7an xehetasunak azaltzeko.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
EPEAK ETA ESKABIDEAK
Eskabideak egiteko epea honakoa da: otsailaren 8tik otsailaren 14ra (eguerdiko 12:00ak arte). Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztu behar dira.
Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria, Urola Kostako Udal Elkarteko web orrian egongo dira eskuragai otsailaren 7tik aurrera:
http://www.urolakosta.eus/eu/web/urolakosta-agentzia/
Aurkeztutako proiektuak otsailaren 15 eta 16 bitartean baloratuko dira. Aurkeztutako enpresa-ideia edota sortuko diren enpresa jarduera berrien kopurua Lanbidek tutorizaziorako esleitutakoak baino handiagoa bada, puntuazio gehien jaso duten ekimenak aukeratuko dira. Programan parte hartu ahal izango duten pertsonen hautaketa otsailaren 19an egingo da eta tutorizazio prozesua otsailaren 21ean hasiko da, hautatutako ekintzaileekin taldean egingo den ekintza baten bidez.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Interesa duten pertsonek honako dokumentazioa aurkeztu behar dute Urola Kostako Udal Elkartean:
|
Enpresa ideia berriak garatzeko |
Enpresa jarduera berriak martxan jartzeko |
|
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Enpresa-egitasmo bat abian jarri eta arrakasta izateko, garrantzitsua da oinarriak sendo finkatzea. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa-ideia berria aztertu eta garatzeko eta enpresa jarduera berriak martxan jartzeko diru-laguntzen deialdira aurkezten diren eskabideak aztertzeko balorazio-irizpideak finkatu ditu. Nolanahi ere den, diru-laguntzen onuradun izango diren sustatzaileen hautaketa objektibotasunez egiteko, hautaketa irizpideak finkatu dira, honako alderdi hauetatik abiatuta:
|
Enpresa ideia berriak garatzeko |
Enpresa jarduera berriak martxan jartzeko |
|
|
Informazio-saioa otsailaren 7an
Deialdiaren xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo dugu:
- Eguna: otsailak 7
- Ordua: 10:00etan euskaraz; 11:00etan gaztelaniaz
- Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Saioan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, 943890808 zenbakira deituta.



