Zabalik dago lankidetza programetarako diru-laguntzak eskatzeko epea

2009/06/23

Uztailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira eskariak Branka Gizarte Zerbitzuen zentroan.

 

Zabalik dago jada garapen bidean dauden herrialdeetako lankidetza programetarako diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskariak uztailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira Branka Gizarte Zerbitzuen Zentroan.

Deialdiaren oinarriak Udalaren webgunean kontsultatu daitezke, hemen. Eskabideak aurkezteko eredua ere oinarri horietan dago jasota.