Zabalik dago Itzurungo hondartza gainean izozkien saltokia jartzeko zerbitzuaren kontrataziorako lehiaketa
Eskaintzak maiatzaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira Udaleko Erregistroan.
Gaur (maiatzak 13, osteguna) argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko webgunearen kontratugilearen profilean Itzurungo hondartza gainean izozkien saltokia jarri eta ustiatzeko zerbitzuaren baldintza administratiboak. Kontrataziorako lehiaketa abian da eta eskaintzak maiatzaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Udaleko Erregistro Orokorrean.
Lau urterako kontratatuko du Udalak zerbitzu hau eta bi urte gehiagotara luzatzeko aukera izango da. Esleipendunak 2010. urtean zehar 1.600 €-ko kanona (BEZ kanpo) ordaindu beharko du gutxienez eta prezio hau gorantz hobetu dezake.
Kontratazioaren baldintza administratiboak kontsultatzeko klikatu hemen.



