ZABALIK DAGO KULTUR ARLOKO IKASTAROAK ESKAINTZEKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA

2016/12/16

Deialdia irakasle eta herriko taldeei zuzenduta dago eta proposamenak urtarrilaren 13ra bitarte aurkeztu ahal izango dira Alondegian, 09:30etik 14:00era. Ikastaroak iraupen ezberdinekoak izan daitezke, betiere, 2017ko urtarriletik maiatzera bitarte gauzatzen badira.

Urte berriaren atarian, Zumaiako Kultur sailak deialdia luzatu die herriko irakasle eta taldeei ikastaro berriak eskaintzeko proposamenak egin ditzaten.

Ikastaroek noski, kultura edo aisialdiarekin lotura izan beharko dute eta 2017ko urtarriletik maiatzera bitarte gauzatu beharko dira, hilabete horien baitan edozein delarik haien iraupena.

Interesdunek Kultur Etxean dute eskuragarri kultur sailak antolatzen dituen ikastaroen oinarrien inguruko informazioa. Horiek kontsultatu ahal izateko, komenigarria da aurrez eskaera egitea.

Era berean, informazio gehiago behar izanez gero, 943 86 10 56 telefonora deitu, kulturetxea@zumaia.eus helbide elektronikora idatzi edo Alondegian bertan eskatu ahal izango dute, 09:30etik 14:00era.