Zabalik dago kultur arloko ikastaroak eskaintzeko proposamenak aurkezteko epea

2019/06/06

Deialdia irakasle eta herriko taldeei zuzenduta dago eta proposamenak uztailaren 3a arte aurkeztu ahal izango dira Alondegian, 09:30etik 14:00era. Ikastaroak iraupen ezberdinekoak izan daitezke, betiere, 2019ko urria eta 2020ko ekaina bitarte gauzatzen badira.

2018-2019 Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, urtero bezala, Zumaiako Kultur sailak deialdia luzatu die herriko irakasle eta taldeei datorren urteari begira ikastaro berriak eskaintzeko proposamenak egin ditzaten.

Ikastaroek noski, kultura edo aisialdiarekin lotura izan beharko dute eta 2019ko urritik 2020ko ekainera bitarte gauzatu beharko dira, epe horien baitan edozein delarik haien iraupena. Proposamenak aurkezteko azken eguna uztailaren 3a izango da.

Interesdunek Kultur Etxean dute eskuragarri kultur sailak antolatzen dituen ikastaroen oinarrien inguruko informazioa. Horiek kontsultatu ahal izateko, komenigarria da aurrez eskaera egitea.

Era berean, informazio gehiago behar izanez gero, 943 86 10 56 telefonora deitu, kultura@zumaia.eus helbide elektronikora idatzi edo Alondegian bertan eskatu ahal izango dute, 09:30etik 14:00era.