Zabalik dago udaleku irekietako begiraleen/ koordinatzaileen lanpoltsa osatzeko hautaketa prozesua
2026/02/10ean iragarri dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udaleku Irekietarako begirale zein koordinatzaile lanpoltsa osatzeko hautaketa prozesuko oinarriak eta deialdia.
Hori horrela izanik, begirale edo koordinatzaile gisa lan egin nahi duenak aukera izango du izena emateko prozesuan. Horretarako epea otsailaren 11tik hasi eta martxoaren 10 arte egongo da irekia (azken hau barne). Eskaerak:
- Udaletxean bertan egin daiteke (ordutegia 8:00-14:00)
- Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektroniko bidez (telematikoki), "Lan eskaintzak" atalean.
- Eskabide orria posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal ireki batean eraman behar da: Postetxeko enplegatuak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera Zumaiako Udaleko Erregistroan.



