ZABALIK DAGO UDALEKU MUSIKALETAN IZENA EMATEKO EPEA
Matrikulazio epea zabalik egongo da ekainaren 16a arte, taldea osatu bitartean.
"Musika modan" lelopean, uztailaren 17tik 28ra bitartean, goizeko 09:30etik 13:30era, udaleku musikalak egingo dira Zumaian, abuztuan ospatzen den Nazioarteko Musika Jaialdiaren aurrekari gisa. Kasu honetan, "Musika modan" leloa hitz jokoa da, musika beti modan dagoelako eta moda munduan eragina ere izan dezakeelako.
Udalekuak HH2 eta LH6 bitarteko haurrei zuzenduak egongo dira, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat ere. Bertan, esparru desbedinak uztartuko dira: kamixeta tailerra, Musikari tailerra, Abesbatza tailerra, Dantza tailerra, Isiltasun eta entzumen tailerra, Mindfulness…
Helburua gaztetxoek egindako lanak erakutsiko dituen moda desfile bat antolatzea izango da. Ekitaldi horretan batzuek musika zuzenean egingo dute, beste batzuek abestu eta beste batzuek desfilatu egingo dute musikan oinarritutako lanak erakutsiaz.
Informazio gehiago:
Alondegia kultur etxea - 943 861056 // kulturetxea@zumaia.eus
www.sapereaudesinfonietta.com/sas-akademia-eus



