Zabalik dago udaletxean hondakin bilketa sistema berriaren inguruko arreta eta informazio bulegoa

2018/01/22

Bertan, otsailaren 1ean indarrean jarriko den sistema mankomunatu berriaren inguruko informazioa jaso eta zalantzak argitu ahal izango dituzte zumaiarrek. Informazio bulegoa zabalik egongo da martxoaren 2a arte.

Datorren hilaren 1ean indarrean jarriko da Urola Kostako 5 udalerriek adostutako hondakin bilketa sistema berria. Horren arabera, aurrerantzean bost udalerrietako hondakinak Udal Elkarteak jaso eta kudeatuko ditu, baliabideak optimizatuz, eraginkortasuna areagotzeko.

Sistema berriaren inguruan informazioa jaso edota zalantzak argitzeko arreta eta informazio bulegoa jarri du Udal Elkarteak herritarren zerbitzura Zumaiako udaletxean. Bulegoaren ordutegia 09:00-14:00 bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera, martxoaren 2a arte.

Arratsaldetan, aldiz, informazio bulego hori Eusebio Gurrutxagako zaharren egoitzan egongo da (lehenengo solairuan), 17:00-19:30etara.