Zabalik dago Zumaiako Udaleko ofizialordea-udaltzainburua plaza betetzeko hautaketa prozesuan izena emateko epea

2018/08/10

Interesdunek irailaren 10a arte (hori barne) izango dute eskaerak aurkezteko epea.

Joan den uztailaren 19an, Zumaiako udaltzaingoan hutsik dagoen "Ofizialordea-udaltzainburua" postua betetzeko abiarazitako hautaketa prozesuaren berri eman zuen Udalak.

Horri lotuta, gaurkoan izen emate epea dagoeneko zabalik dagoela jakinarazi du, iragarkia EAOn argitaratu ostean. Interesdunek irailaren 10a arte izango dute eskaerak aurkezteko epea.

Prozesua Zumaiako Udaleko karrera agenteei murriztutako oposizio-lehiaketa bidez egingo da eta prestakuntza ikastaro batez eta praktikaldi batez osatuko da.

Prozesuaren eta lan eskaintzaren inguruko informazio guztia hemen