Zabalik, ikasturtean euskara ikasten aritu direnek diru-laguntza eskatzeko epea
Uztailaren 15a arte izango da irekita, eta udaletxean aurkeztu behar dira eskabideak.
Ireki da ikasturtean euskara ikasten aritu direnek diru-laguntza eskaera egiteko epea. Diru-laguntza hori eskatzeko azken eguna uztailaren 15 izango da, eta ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak lagunduko dira diruz, aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntza eta internet bidezkoak lagunduko dira. Diru-laguntza eskariak Zumaiako udaletxean aurkeztu behar dira, eta honako baldintzak bete behar dira diru-laguntza jasotzeko:
Betebeharreko baldintzak.
- Zumaian erroldatuta egotea.
- Ikastaroan %80ko asistentzia ziurtatzea (euskaltegiak emandako ziurtagiriaren bidez).
- Matrikula ordaindua izatea (horretarako bankuko agiria ekarri behar da).
Aurkeztu beharreko dokumentuak.
- Eskabidea (beste diru-laguntzen aitorpenarekin).
- Nortasun agiriaren fotokopia.
- Matrikularen ordainagiria.
- Euskaltegiaren ziurtagiria (maila, datak, ordu kopurua, asistentzia...).
- Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: langabezia-txartela edo gizarte zerbitzuen txostena.



